EN ES EU

illarra

Kaixo, Asier eta Eneko gara, anaiak izatez, eta web aplikazioak egiten ditugu. Zure proiektua http batekin hasten bada, lagundu zaitzakegu.

Webguneak egiten eta Interneten aholkularitza ematen aritzen den enpresa gazte bat gara. Zure webgunearen sorkuntza eta garapenean lagunduko dizugu, baita sare sozialetan marketing-a egiten edo internet bidezko iragarkiekin. Gure zerbitzuetako batenbat interesatzen bazaizu, eskeintza bat nahi baduzu, edo besterik gabe gurekin eskolara joan zinelako agurtu nahi bagaituzu, jarri harremanetan gurekin.

Web diseinua

  • Hasieratik optimizatuta: Symfony bezalako framework sendoetan oinarritzen gara webgune azkar eta seguruak eraikitzeko.
  • Edukien kudeaketa: Burutzen ditugun lanetan beti izango duzu datubase batetan oinarritutako kudeaketa gune bat, zuk zeuk edukiak erraz eguneratu ahal izateko.
  • Web zerbitzuekin lotura: Twitter, Flickr, Facebook, etab. bezelako webguneen APIekin loturak egiten ditugu, zure webguneak Interneten sortzen duzun guztia erakutsi dezan.
  • Internet mugikorra: Etorkizuna da. Hor izan nahi baduzu zure aplikazioak behar bezela ibili beharko du gailu mugikor berrietan.

Aholkularitza

  • Bilatzaileetan duzun kokapenaren hobekuntza (SEO): Bilatzaile nagusietan gora egiten lagunduko dizugu, zure webgunea errazago aurkitu dadin.
  • Errendimenduaren optimizazioa: Orrialde azkarragoek zerbitzari mailan karga eta kostu gutxiago suposatzen dute, bilatzaileetan kokapen hobea lortu dezakete, eta bisitariei esperientzia hobea eskeintzen diete.
  • Erabilgarritasuna: Eduki edo ideia onenek ez dute askorako balio zure webgunea ez bada erabilterraza. Arlo hontan ere lagundu zaitzakegu.

Gure proiektuetako batzuk

Kontaktua

Zure enpresari Interneten duen presentzia hobetzen nola lagundu diezaiokegun jakin nahi duzu? Bidali egiguzu email bat team@illarra.com helbidera